Hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaian, Llaneseko zinegotzi baten hilketarekin lotuta

0

Guardia Zibilak hiru gizon atxilotu ditu gaur Bizkaian eta laugarren bat Suitzan, Francisco Javier Ardines GonzalezLlaneseko (Asturias) IUren zinegotziarekin hilketarekin zerikusia dutelakoan.

Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, sei hilabeteko ikerketa konplexu baten ostean egin dituzte atxiloketok. Guardia Zibilak lau pertsona identifikatu ditu hilketan parte hartu dutelakoan. Euren etxeak miatzen ari da Guardia Zibila. Miaketak Bilbon, Erandion eta Zornotzanegiten ari dira.

Laurak Bizkaiko bizilagunak dira. Erandion eta Bilbonatzeman dituzte horietatik hiru, euren etxebizitzetan, eta laugarrena, Suitzan. Hura Espainiatzeko eskaera egin dute jada.

Ardines, 52 urteko IUren zinegotzia, 2018ko abuztuaren 16an hil zuten, Belmonte de Prias (Llanes) herrian zuen etxetik gertu. Autopsiaren arabera, jasotako jipoiaren ondorioz hil zen gizona; gorpua bere etxetik 300 metrora topatu zuten.

Sikario batzuek egin zuten hilketa

Ikertzaileek uste dute sikario batzuek hil zutela, arrazoi sentimentalak tarteko zituen pertsona baten enkarguz, ikerketaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Iturrion arabera, zinegotziak harreman sentimentala zuen Zornotzako emakume batekin. Ikerketari esker jakin dutenez, emakume horren senarrak eta espainiar nazionalitatea duen beste gizonezko batek antolatu ei zuten hilketa, eta burutzeko bi gizon aljeriar kontratatu omen zituzten.

Aurrez beste arrazoi batzuk baztertu ditu Guardia Zibilak, hala nola, arrazoi politikoak edota drogen trafikoa.

Llaneseseko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zuzendu du ikerketa, eta sekretupean dago.