Pertsona bat hil da Derion piztutako sute batean

0
PRUEBA

Pertsona bat hil da Derion (Bizkaia) piztutako sute batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Suhiltzaileak 12:45 aldera joan dira Deriora, sasi batzuen artean piztutako sutea itzaltzera. Sutea Derioko Seminarioaren eta aireportu ohiaren irteeraren artean izan da, itxuraz baratzak eta txabolak dauden inguru batean.

Derioko Udalak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, hildakoa sasi batzuk erretzen ari zen baratzean, eta sugarrek harrapatu dute.