Hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa lortu dute Nafarroako Volkswagenen

0

Urtebeteko negoziazioen ondotik, Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa lortu dute. Langileek akordioa berretsiz gero, sei urteko iraupena izango luke. Horrez gain, hitzarmen berriak soldata igoera (KPI + % 0,5), lantaldea gaztetzeko neurriak eta langile finkoen igoera(200 kontratu finko baino gehiago) jasotzen ditu.

Alfredo Morales enpresa batzordeko presidentea pozik mintzatu da aurrekordioarekin, haren esanetan, planteatutako aldarrikapen gehienak dokumentuan biltzea lortu dutelako, baita enplegua bermatzen duen proiektu industriala ere.

Kerstin Scholz Nafarroako Volkswagen enpresako Giza Baliabideetako zuzendariak aurreakordioaren balorazio «oso positiboa» egin du. Haren hitzetan, sei urteko iraupena izango lukeen hitzarmenak testuinguru egonkorra bermatuko du, hirugarren modelo bat egiteko edota etorkizuneko bestelako proiektuei aurre egiteko.

Orain langileek izango dute azken hitza martxoaren 14an egingo diren hauteskunde sindikaletan.