Gidari bat larri zauritu da gaur Zallan, FEVEren tren batek haren autoa harrapatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 08:00etan jazo da Oreña auzoan, Aranguren eta Zalla artean, kokatuta dagoen trenbide pasagune batean. Kolpearen ondorioz, ibilgailua iraulita geratu da, eta gidaria barruan harrapatuta.
Suhiltzaileek atera behar izan dute. Helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Treneko bidaiarien artean ez da inor zauritu. Tren zerbitzua etenda egon da ordu eta erdiz; 09:45ean berrezarri dute.