Mundaka Festival jaialdiak izena aldatu du, eta lehen taldeak iragarri ditu

0

Mundaka Festival jaialdiak izen-aldaketa eta aurtengo edizioko lehen taldeen izenak iragarri ditu. Hemendik aurrera, Bay of Biscay Festival izango da. Antolatzaileek ohar batean azaldu duenez, «lotura hirukoitz» hori da identifikatzen dituen elementua. Hori mantenduz, «ingurune zabalago batera, lurraldea balorean jarrita eta nazioarteko proiekzioa handituta izen berri batekin eboluzionatzea erabaki dute.

Kartelari dagokionez, honako talde hauek iragarri dituzte: Rufus Wainright, Fuel Fandango, Caravan Palace, Anita Parker, Mon Laferte, Tarque, Angel Stanich, The Mani-Las, James Room, James Room & Weird Antiqua, Dekot eta Zona Cero.

Jaialdia uztailaren 26tik 28ra izango da, eta sarrerak salgai daude jaialdiko webgunean eta festicket.com atarian. Horrez gain, El Corte Inglesen salmenta-sarean ere eros daitezke.