39 urteko motorzale bat hil da arratsalde honetan NA-2040 errepidean, Oroz Betelun, izan den istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 17:25 inguruan gertatu da. Foruzaingoaren patruilak joan dira haraino.
Istripua nola jazo den argitzeko ikerketa bat jarri duten abian.