Urte arteko inflazioa %1,3koa eta %1,6koa izan da EAEn eta Nafarroan otsailean

0

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,3 eta % 1,6 hazi da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,4 eta % 0,3 hazi dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Euskadin, elikagaien eta alkoholik gabeko edariek (% 1,5), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,4), arropa eta zapatak (% 0,9), garraioa (% 3,4), komunikazioak (% 1,6) eta hotel, taberna eta jatetxeek (% 1,8) eragin dute prezioen igoera. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak igo dira gehien (% 3,2) , eta aisiarenak eta kulturarenak behera egin dute (-% 0,4). Aisialdian eta kulturan (% -1,5) beherakada izan da.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian urte arteko inflazioa % 1,2 hazi da otsailean, eta % 1,5, Gipuzkoan. Araban, berriz, gutxiago hazi da; % 1,2, hain zuzen ere.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,1 hazi da, urtarrilean izandakoa baino hamarren bat gehiago. Bestalde, prezioek gora egin dute erkidego guztietan, batez ere, erregaien prezioak garestitu egin direlako.