Volkswagenek ez du ibilgailu elektrikorik egingo datozen urteotan Landabenen

0
PRUEBA

Jürgen Stackmann Volkswageneko Salmentak eta Marketing arduradunaren hitzetan, datozen hiru edo lau urteotan ez dute modelo elektrikorik egingo Nafarroako Landaben lantokian.

Horrenbestez, konpainiaren elektrifikazioa ez da Nafarroara helduko, oraingoz; bai, ordea, Zwickau, Emden eta Hannoverren dituzten lantokietara.

Stackmannen arabera, Landaben «buru-belarri» dabil Polo eta T-Cross modeloen ekoizpenarekin. 2030erako Volkswagenen salmenten % 40 ibilgailu elektrikoei egokitzea, eta hortaz, ekoizpen elektrikoa suspertzea espero dutela esan du Stackmannek.

Horren harira, Herbert Diess Volkswagen taldeko kontseilari delegatuak azaldu duenez, ibilgailu elektrikoen ekoizpena «noizbait» helduko da Landaben eta Martorelleko (Bartzelona) lantokietara.