61 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, Iruñean duen etxean piztu den sutean kea arnastu baitu.
Gertakaria bart izan da, 23:30ean, Arrotxapeko Pedro Alcatarena kalean, eta kalte handiak eragin ditu etxebizitzan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Udaltzainez gain, suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali eta kea atera dute.