Etxegabe bat hil da Barakaldon

0
PRUEBA

Berri Otxoak gizarte bazterketaren kontrako plataformak Barakaldon (Bizkaia) etxegabe bat hil dela salatu du gaur Bizkaiko udalerrian egindako elkarretaratze batean. Heriotzaren berri atzo eman zuen plataformak. Hildakoa 30 urteko Sestaoko bizilaguna zen; autoan egiten zuen lo —bertan topatu dute hilotz— eta Caritasen jantokiko erabiltzailea zen.

Heriotza salatzeko elkarretaratzea Barakaldoko Udaletxearen aurrean egin dute goizean.

Kontzentrazioan «etxerik ez duten eta kalean bizi diren herritarren errealitateari irtenbide bat emateko neurriak» eskatu dizkiete erakunde publikoei.

Berri Otxoak plataformak gogorarazi duenez, bi urtean Barakaldon hiltzen den hirugarren etxegabea da honakoa. Gainera, gaur-gaurkoz «Barakaldoko kaleetan bizirauten» duten 30 bat lagun daude, «iazko halako bi», salatu dute