Nafarroa eta EAE, Estatuan langabezia tasa baxuenak dituzten bi autonomia erkidegoak

0

019ko lehen hiruhilekoan 1.000 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira, 99.600. Horrek esan nahi du, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta, % 0,98 egin duela gora langabe kopuruak, ostegun honetan Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Enpleguari dagokionez, lau autonomia erkidegotan igo da lanean dauden pertsonen kopurua; EAEn, besteak beste. Hain zuzen ere, 5.300 okupatu gehiago daude, hots, % 0,57. Beraz, % 56,60koa da okupazioa gaur-gaurkoz.

Lurraldeka banatuta, Araba da tasa baxuena duena (% 7,54). Gipuzkoan % 8,03koa da langabezia tasa, eta Bizkaian % 11,23koa.

2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, 10.500 langabe gutxiago daude (% -9,57).

Estatuan % -11,64koa da batezbestekoa. Han, 93.400 landun gutxiago daude; orotara, 19.471.100. 2018ko bigarren hiruhilekoan, baina, 19,5 milioi okupatu zeuden, 2006az geroztik jasotako kopuru handiena. Bestalde, langabe kopurua hazi egin da: 49.900 pertsona gehiago. Hortaz, 3.354.200 langabe daude Estatuan (% 14,7).

Nafarroako langabezia datuak

6.300 langabe gutxiago, 25.300, zenbatu dituzte Nafarroan urtarriletik martxora, eta langabezia tasa % 8,19koa da; Estatuko baxuena, Biztanleria Aktiboaren Inkestak erakusten duenez.

Okupazioak behera egin du, bestalde. 1.000 pertsona (% -0,40) gutxiago daude okupatuta: guztira, 283.700.

Esan bezala, langabezia tasa Estatuko baxuena da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta zortzi hamarren gutxiago. Horrenbestez, azken urtean 2,35 puntu jaitsi da.