Korrontearen kontra igeri egingo dute Estropatadako ahateek Bilbon, ekainaren 16an

0

Plastikozko milaka ahatek Bilboko itsasadarra beteko dute datorren ekainaren 16an, Estropatadaren zazpigarren edizioan. WOP-Walk on Proyectek antolatutako lasterketa da, eta gaixotasun neurologikoak ikertzera bideratuko du lortutako dirua.

Aurtengo Estropatada nobedade batekin dator, hain zuzen, ahateek korrontearen kontra igeri egin beharko dute, Euskaldunako eta Deustuko zubien artean.

Mikel Renteria WOP fundazioaren sortzaileak azaldu duenez, parte hartzeko txartelak erosi behar dira, eta, lasterketa bukatu eta gero, ahate baten ordez aldatu daitezke. Oparien artean hauek egongo dira, besteak beste: Toyota Corolla auto bat urte batez erabiltzea eta El Corte Inglesen erosteko 500 euroko bi opari-txartel. Are gehiago, antolatzaileak nabarmendu du ticket bakoitza lortzean ikerketan bederatzi minutu finantzatzen direla.

WOPato ticketa leku hauetan eros dezakezu: El Corte Ingles; Eroski; WOPek Kale Nagusian, Aldundiaren alboan, duen postua (ostiraletan eta larunbatetan); eta ekimenaren wopato.com webgunean.

Aurreko Estropatadei jarraituz, ahate guztiak geolokalizatuak egongo dira eta, horrela, bakoitzaren kokapena ezagutu ahalko da zuenean, wopato.com-en bidez.