Urdaibaiko kostaldean plastiko bilketa egingo dute ekainaren 8an. Aurreikusten da 2.500 boluntario eta 300 urpekari egongo direla garbiketa egunean. Zero Plastiko Urdaibaik ekimenak antolatu du eta helburua da eremuan dagoen zaborra kentzea eta ingurumena zaintzearen garrantzia erakustea.
Bermeoko Izaro Sub urpekari taldeak jarri du martxan ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera.
Boluntarioek Gaztelugatx eta Elantxobe arteko tartea garbituko dute, eta urpekariek itsasoan dagoen plastikoa batuko dute. Bestetik, itsasertza edota itsasoa garbitu nahi dutenentzat tailerrak, bisita gidatuak, kontzertuak eta hainbat aktibitate egongo dira Busturiako Urdaibai Ekoetxean.
Izen emateko epea zabalik dago www.zeroplastikourdaibai.eus webgunean. Guztira 2.500 boluntario eta 300 urpekariren bilda dabiltza.