Donostiak DonostiaUP! 2019 Planaren barnean 9,5 milioi euroko laguntzak abian jarri ditu

0

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartzearen eta talentuari eustearen eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta beste bi kontzeptu bereak bezala onartzen ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: «DonostiaUP! 2019 Plana pertsonentzako lan egiteko aukera ematen digun lehen tresna da, gehien behar duten taldeentzat urtero jartzen ditugun laguntzak eratzen baititu; hau da, pertsona langabeak, batik bat emakumeak eta 45 urtetik gorakoak. Horrez gain, ekosistema berritzailea indartzeko balio du, talentuari eusteko eta talentua erakartzeko laguntza-sorta zabal eta osoari esker, zeren berrikuntzak hiriko ehun ekonomikoko motoreetariko bat izaten jarraitzen du. Klusterrak ere, surfa, moda, nekazaritzako elikagaiak eta smart-enak, plan horretatik elikatzen dira, hiriko sektore ekonomiko erakarle bezala finkatzen laguntzen die-eta”.