Berri Txarrak taldeak jasoko du 2019ko Adarra Saria

0

Juan González Andrés kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio zuzendariak osatutako Aholku Batzordeak musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko.

Berri Txarrak-en emanaldiek arrakasta handia izan dute herrialde askotan eta taldeak milaka jarraitzaileei eskaini dizkie kontzertuak bost kontinenteetako agertokietan.

Taldeak ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria alkatearen eskutik Donostiako Udaletxean, eta, egun berean, arratsaldeko 20:00etan, taldeak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian.