15 gaixo beste ospitaleetara bideratu dituzte, Basurtun izandako matxura batengatik

0

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko barne informazio sistemen erorketa batek, larunbatean 10:00etan, pazienteen historia klinikoen informaziora heltzea galarazi du, eta larrialdien koordinazio zentroek inguruko ospitaleetara 15 bat pertsona bideratu behar izan dituzte, Bilboko ospitalera eraman beharrean.

Ospitaleko zuzendaritzak informatu duenaren arabera, intzidentziaren ondorioz, informatikako teknikoak mobilizatu dira, pazienteen medikazioari buruzko dokumentazioa paperean inprimatu da, eta Larrialdiak, Farmazia eta Laborategietako areak langile gehiagorekin indartu dira. Lehen bietan atzerapenak izan dira farmakoen prestatzean eta dispentsatzean eta proben emaitzak jasotzean, baina intzidentziarik gabe.

Behin matxura aurkituta, Jado pabilioiko sare kontzentratzaileetako batean (HUB), komunikazioak ezarri dira berriro, 13:00ak inguruan, eta momentu horretatik aurrera berreskuratu dira sistemak, eta ospitale osoa 14:00ak inguruan normalizatu da.

Kaltetutako gaixoen «ulermena» eta langile guztien kolaborazioa eskertu ditu zuzendaritzak.