Bihar egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran

0

Pello eta Josetxo Urkizar larunbatean Hondarribian, Jaizkibelgo kala batean, itota hil ziren bi anaien aldeko hileta-elizkizuna bihar 19:00etan izango da, Ibarrako San Bartolome parrokian.

15:10 aldera gertatu da ezbeharra Erentzin izeneko hondartza txikiaren inguruan. 47 eta 49 urteko bi gizonezkoak inguru hartan paseoan zebiltzan, beste hainbat lagunekin. Lehen hipotesien arabera, anaietako bat uretara erori zen, eta, uretatik bere kabuz atera ezin zela ikusita, bestea laguntzera joan zitzaion.

Haien lehengusu batek deitu zien larrialdietarako zerbitzuei, baina iritsi zirenerako hilda zeuden.

Gertakaria ikertzen ari da Ertzaintza, eta, oraingoz, ez dute informazio gehiago zabaldu.

Pello eta Josetxo Urkizarren heriotzak samin handia eragin du Ibarran. Autoak konpontzeko garaje bat zuten, eta oso ezagunak ziren herrian.