Gizon batek bere amaren bikotekidea hil du bart Galdakaon, eta ama larri zauritu du, Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez. Ustezko erasotzailea, 33 urteko gizona, atxilotu dute.
Ertzaintzaren arabera, erasoa 04:00ak aldera gertatu da, Galdakaoko Aperribai auzoko etxebizitza batean. Horren berri izan ostean bertaratu diren ertzainek labanaz zaurituta aurkitu dituzte biak.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako, ordea, 51 urteko gizona hilda zegoen. Emakumea, ostera, larri eraman duteGaldakaoko ospitalera.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epailearen aurretik igaro zain.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.