Cordovillak eta Uhartek IAT zentro berriak zabalduko dituzte 2020ko urtarrilean

0

2020ko urtarrilean ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko bi zentro berri zabalduko dituzte Nafarroan, azken hilabeteetan sortu diren ilarak saihesteko.

Maiatzaren 31n onartu zuen Nafarroako Gobernuak Uharten eta Cordovillan bi egoitza berri zabaltzea, Uharteko Areta industrialdean eta Cordovillakoan, hain zuzen. Bestalde, gaur egun Donezteben dagoen egoitzan, hirugarren lerro bat zabalduko dute.

Urtarrilean hasiko dira lanean guztiak, eta 31 lanpostu berri sortuko dituzte, Nafarroako Gobernuak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko lau zentro berri izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan jakinarazi duenez, Zarauzko eta Beasaingo zentroak irekitzeko erabakiaren kontra helegitea jarri dute, eta hori argitu arte ezingo dute egoitza berririk zabaldu.