624 pertsonak eta enpresak 302 milioi euro zor dizkiote Nafarroako Ogasunari

0

624 pertsonak eta enpresak 302,6 milioi euro zor zituzten 2018ko abenduaren 31n Nafarroan, Nafarroako Ogasunak ostegun honetan argitaratutako zordunen zerrendaren arabera.

Zerrendan 2017an baino 41 zordun gehiago ageri dira eta guztien artean pilatutako zorra 31,1 milioi euro handiagoa da.

Ogasunarekin zor handiena dutenak hauek dira: Juan Bautista Flores Eraikuntzak (7 milioi euro baino gehiago), Aldabea Eraikuntzak (4,1 milioi euro), Berastegui Muruza(4,5 milioi euro), Ecay-Andueza (4,2 milioi euro), Nasipa SL (5,3 milioi euro), Prodinver SL (5,1 milioi euro) eta Urpasa Eraikuntzak (5,3 milioi euro).

Halaber, zorrak dituzten enpresen zerrendan ageri dira Camilo Castilla (976.000 euro), Ana Beltran Nafarroako PPko presidentearen familiaren upategia; eta Davalor Salud(306.000 euro).

Pertsona fisikoei dagokienez, zerrenda beltz horretan daude Denis Menchov (373.000 euro) eta Vladimir Karpets (678.000 euro) txirrindulari ohiak, Kristian Vadocz (153.000 euro) eta «Pizo» Gómez (235.000 euro) Osasunako jokalari ohiak eta Gabriel UrralburuNafarroako lehendakari ohia (426.000 euro).

Bestalde, zordunen artean, gehienak pertsona juridikoak dira (% 75,3), % 23,5 pertsona fisikoak dira eta gainerakoak pertsonalitate juridikorik gabeko erakundeak.