Asilo eskaerak iaz halako bi izango dira 2019an Euskadin

0

Urteko lehen bost hilabeteotan 2.075 pertsonak egin dute asilo-eskaera Euskadin, iaz urte osoan baino 500 gehiagok. Hori horrela, 2019 amaitzerako, eskaerak 2018an egindako halako bi izango direla uste du CEAR Euskadik. Izan ere, «mitoa edo ustea beste bat bada ere», errefuxiatuen etorrera ez da gelditu.

«Behartutako exodo handienaren aurrean gaude. Munduan 70 milioi pertsonak utzi behar izan dute euren bizitokia» gatazken, indarkeriaren edota giza eskubideen urraketen ondorioz, esan du Javier Galparsoro CEAR-Euskadiko presidenteak. 

Galparsorok prentsaurrekoa eman du gaur Patricia Barcena erakundeko zuzendariarekin batera, EAEn asilo-eskaera egin duten datuak jakinarazteko (ostegunean Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren karietara).

Rewarden bidaia

Prentsaurrekoan Reward 22 urteko nigeriarra izan da. Jaioterritik ihes egin, eta lau saiakeraren ostean, duela urtebete Aquarius ontzian iritsi zen Valentziara. Euskadin bizi da gaur egun, harekin etorritako beste zazpi lagunekin batera, eta asilo eskaera eginda du. Reward gaztelera, euskara eta informatika ikasten ari da.