24 orduko lanuztea Laudioko Tubacex enpresan, lankide baten heriotza salatzeko

0
PRUEBA

Araban, 24 orduko lanuztea egiten ari dira gaur, ostirala, Tubacex multinazionalak Laudion duen enpresan atzo lan istripuan hildako lankidearen heriotza salatzeko.

Halaber, eguerdian elkarretaratzea egingo dute enpresaren atarian, eta, ondoren, manifestazioa egingo dute Laudioko kaleetan barrena.

Heriotza baieztatu ondoren, langileek ekoizpena gelditu zuten atzo arratsaldean, protesta gisa. «Heriotza hau ezin zaio doan atera Tubacexeko zuzendaritzari», azpimarratu dute, eta prebentzio neurri gehiago eskatu dizkiote.