Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

0

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean.

Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten.

2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu.

Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.