PRUEBA
Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tangana rap-abeslariak Aste Nagusian eman behar zuen kontzertua, haren abestien letra matxistek polemika eragin eta gero.
Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak atzo aitortu zuenez, gaia aztertzen ari ziren. Biharamunean etorri da erabakia, Udalak ohar labur batean iragarri duenez.