Bilboko talde bortxaketako akusatuak identifikazio saio batera deitu dituzte

0
PRUEBA

Abuztuaren 1ean Etxebarria Parkean 18 urteko emakume bati taldekako bortxaketa dela eta ikerketapean dauden sei gizonezkoetatik bost identifikazio saio batera deitu dituzte gaur eta bihar, epaitegietatik Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez.

Aipatutako iturrien arabera, identifikazio saioa Fiskaltzakeskatu du, Bilboko lau zenbakiko Instrukzio Epaitegian.

Akusatuetako bi gaur bertan igarotzea aurreikusi dute, eta beste hirurak asteazkenean.

Erasoaren ostean, 18 eta 36 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu zituzten, bortxaketarekin zerikusia zutelakoan eta, gaur egun, bi espetxean daude eta beste laurak aske utzi zituzten karguekin.

Lau horiek aske utzi zituzten, baina egunero joan behar dute epaitegira sinatzera. Zalantzaren bat zabaldu zen lau horien parte-hartzearen inguruan, biktimak zehatz-mehatz deskribatu baitzituen bi erasotzaile, horietako batek hontz baten tatuajea duela, baina besteak ez zituen identifikatu.