Irailaren 12an 2019-20 ikasturte berria hasiko da Udalaren Musika eta Dantza Eskolan

0
PRUEBA

2019 / 20 ikasturtea irailaren 12a hasiko da. Horretarako adin tarte ezberdineko 2.515 ikasle matrikulatu dira jada eta 2.600 ikaslera heltzea espero da.

Plaza hutsak daude oraindik eta matrikulazioa egin nahi duenak online bidez egin dezake www.donostiaeskola.eus web orriaren bitartez edo aurrez aurre Atotxako egoitzan eskolako administrazioan astelehenetik ostegunera 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 9:30etatik 13:30etara.

Eskaintza musikala aurten inoiz baino zabalagoa da. 0 urtetik muga gabeko adinera arteko orok ikasketa musikalak jasotzeko aukera izango du. Dantza ikasgaietan ere adin tartea zabala da. Izan ere, hori du helburutzat Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, musika eta dantza hezkuntza guztion eskura izatea. Horrela, prezio sozialak daude eskura eta deskontu ugari daude kasu ezberdinetarako. Ikasgaien informazio guztia 2019an egin den Zerbitzu kartan aurkitu daiteke. Bertan ikasgaien, prezioen eta deskontuen informazio zabala aurkitu daiteke.