Aurten ere Donostiako Alkate Eneko Goiak ongi etorri ofiziala egin die Udaletxean, Donostiako Campuseko Deustuko Unibertsitatean aurtengo ikasturtean ariko diren 155 ikasle atzerritarrei. 20 eta 23 urte bitarteko nazioarteko ikasle hauek ikasle-truke programa ezberdinetan parte hartzen dute eta 24 herrialdetatik etorri dira; Txina, Alemania, Canada, Errusia, Finlandia, besteak beste.
Ongi etorri ekitaldian Eneko Goia alkateak “hirian eta euskal kulturan murgiltzeko aukera aprobetxatzeko” gonbita luzatu die.
Alkatearekin batera Jose Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Donostiako Campuseko errektoreordea eta Elena Lamarain, DBSko Nazioarteko Harremanetako koordinatzailea izan dira.