Irailaren 13an eta 14an, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu 22:30etik 4:30era, Donostiako Hipodromotik, Donostia Festibala musika jaialdia ospatuko baita bertan.
Hauek izango dira zerbitzuen ordutegiak eta ibilbideak:
Hipodromotik bueltan
Irteerak Hipodromoko geltokitik, geldialdi hauek eginda: Unibertsitatea-Tolosa 77 (Antiguo, Merkataritza Ganberaren ondoan) eta San Martin 25 (Erdialdea). Azken hau bukaerako geltokia izango da.
- 22:30etik 1:30era, 30 minutuan behin.
- 1:30etik 3:30era, 10 minutuan behin.
- 3:30etik 4:30era, 5 minutuan behin.