Donostiako Memoriaren Egunean bertako Udalak frankismoaren biktimak omendu zituen

0
Iturria: Irekia.

Irailaren 13an Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna gogora ekarri zuen, 1936 urteko egun hartan sartu baitziren tropa frankistak hirira demokratikoki eratutako erakundeak hartzera.

Eskubide Zibilen departamentuak lora eskaintza instituzional bat antolatu zuen frankismoaren biktimak aitortu eta gogora ekartzeko. Ekitaldia Ijentea kaleko Dual eskulturaren aurrean izan zen. Alkateak eta Udalbatzak parte hartu zuten ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkariekin eta herritarrekin batera.

Eneko Goia alkateak egun hura gogora ekarri zue. Bere hitzetan, ekitaldi honekin Udalak omenaldi bat egin nahi die Gerra Zibilaren eta ondorengo diktaduraren ondorioak jasan zituzten donostiarrei.