Igandean Artzain-apurren Festa ospatuko dute Uxuen

0
PRUEBA

Urtero bezala, Nafarroko Uxue herri ederrean ohitura den Artzain-apurren Festa ospatuko dute. Ospakizuna igandean izango da, eta ekitaldi nagusia jaki gozo horren dastaketa izango da.

Artzain-apurrak artzainen jana ziren, eta ardi-gantza, baratxuria, ura, gatza eta ogi zaharra erabiltzen zituzten horiek egiteko.

Gainera, egun horretan beste produktu tipiko batzuk dastatu, artzainen azoka gozatu, eta artisautzaren eta antzinako lanbideen erakustaldia ikusten ahal da.