Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa normaltasunera itzuli dira

0

Irailaren 4ean Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidea (GI-638) ireki zen egunetik aurrera Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere.

Garbigunea pieza garrantzitsua dira gaikako bilketan, euren izaera edo dimentsioak direla medio bide publikoan kokatuta dauden edukiontzietan utzi ezin daitezkeen hondakinei tratamendu egokia ematea ahalbidetzen dutelako. Horri lotuta, Iosu Arraizek, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko presidente berriak, gogorarazi du garbigune-sareak urtean 2.000 tonatik gora zabor biltzen dituela, eta azpimarratu du garrantzitsua dela “parte hartzea eta zerbitzu hau erabiltzea, gaikako bilketaren eta birziklapenaren zifrak hobetzen jarraitzeko”.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak edukiontzi espezifikoak ez dituzten hondakinak bota behar dituzten pertsona guztien eskura jartzen du bere garbigune-sarea.

• Ermua-Mallabian: Urtia industrialdea, z.g.
• Eibarren: Gorosta Balle 21 – A (Azitain industrialdea)
• Elgoibarren: Arriaga industrialdea
• Mutrikun: Debarako bidean bi kilometrora dagoen Transferentzia Estazioan (Laranga auzoa, z.g.)

Arreta-ordutegia honako hau da:

• Astelehenetik ostiralera 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.
• Larunbatetan 09:04tik 12:56ra.
• Igandeak eta jaiegunak itxita