Nafarroako ‘Misteriozko Baso eta Mahastiak’

0

Udazkenean sasoiaren onenaz goza dezazun jardueraz beteriko programa bat izango duzu Nafarroan.

Pirinioetako basoak kolorez tindatzen dira, eta mahastiak protagonista bilakatzen dira Erdialdean eta Erriberan. Une paregabea hainbat jarduera egiteko, besteak beste, paseo gidatuak oinez edo bizikletaz, dastatze eta guzti amaieran; ibilaldiak zaldiz; jarduera enologiko eta mikologikoak; eta herri-kiroleko tailerrak, baso eta upategietan.

Eta aurten emozio-ukitu bat emateko askoz, intriga, misterioa eta ikara ziurtatutako proposamenak ekarri ditugu: Halloween, Sendavivan; espiritismo-saioak, ehun urtetik gorako hotel batean; asteburu bat eman krimen bat argituz; room eta street escape jarduerak, bisita gidatuak hilerrietara edo bisita tematikoak, hala nola Dolores Redondoren «Zaindari ikusezina»; bunkerren bidea; izarrei behatzea; bisita antzeztuak Zugarramurdiko sorginen leizera…

Etortzen ausartuko…?

EGITARAU guztia eskuragarri hemen