Picassoren ‘Guernica’, ‘Errepublikaren ankerkeriaren kontrako obra’ gisa definitu NBEn webak

0

Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak NBEko web ofizialean Picassoren «Guernica» lanaren inguruan dagoen testua zuzentzea eskatu du.

Izan ere, testu horretan Picassok kuadro hori «Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren ankerkeriaren kontrako protesta artistiko gisa» margotu zuela jartzen du, bonbardaketaren egilea bando frankista izan zenean.

Javier Alfonso Cerdón Leongo PSOEren idazkari nagusi eta AELE Leonen jasandako Errepresioaren Azterketarako Elkarteko presidenteak aurkitu eta salatu du «aberrazio historikoa». Larunbatean bere twitter kontuan zabaldu zuen Cerdonek memoria historikoa urratzen duen testua eta «onartezina» dela esan zuen.

Salaketa argitaratu eta hiru ordu baino gutxiagotan Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak bere Twitter kontu ofizialaren bidez erantzun zion Cendoni eta zuzenketa berehala eskatuko dutela jakinarazi zion.

1937ko maiatzaren eta ekainaren artean margotu zuen Picassok «Guernica» kuadro ezaguna, apirilaren 26an Gernikak bonbardaketa jasan eta berehala. Frankisten alde borroka egin zuen Alemaniako Kondor Legioko hegazkinek bonbardatu zuten Bizkaiko herria.