Atzo Ascension Mendieta hil zen, 93urterekin, bizitza osoan zehar memoria historikoaren alde borroka egin ostean.
Sortzez Guadalajarakoa bazen ere, guraso biak euskaldunak zituen, Gaztelara lanera joandakoak. Frankismoaren kontrako biktimen alde borrokan pasa zuen bizitza osoa.
1939an, 13 urte zituela, gerra bukatu berritan, aita fusilatu zioten, herriko UGTko presidentea zela argudiatuta.
Aitaren gorpuaren bila pasa zuen bizitzaren zati handi bat. Esaterako, 2013an frankismoko beste hainbat biktimarekin batera Argentinara bidaiatu zuen Servini epailearengana, bere aitarentzat justizia eskatzera.
2017an aurkitu zuten aitaren gorpua hobi komun batean, eta horrek ateak ireki zizkien beste biktima batzuei.