“Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa Aiete Kultur Etxean

0
PRUEBA

Irailaren 13tik azaroaren 2ra arte “Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa ikus daiteke Aiete Kultur Etxean.

Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, Gipuzkoan oraindik jardunean dagoen enpresa zaharrenetako bat da, eta jarduera honen asmoa da erakustea enpresa hiriarekin batera aldatuz joan dela, donostiarren bizimoduaren parte izanik.

Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk.