Irailaren 27tik 29ra Garesek bertako festa tradizionalak ospatuko ditu, eta igandea izango da, zalantzarik gabe, egun handia, artisau-azoka egiten baita.
Bertan, merkatariek ardi-gazta, zurezko tailuak, taloak edo sagardoa eskainiko dituzte, besteak beste. Eta 14:00etan, ez galdu nazioarteko laia-lasterketa, 80ko hamarkadatik herrian egiten den proba berezi bat. Bertako jendea laietan igo -lurzorua iraultzeko garai bateko nekazaritza-tresnak, zurezko heldulekua eta burdinazko bi punta dituztenak- eta harriztatutako karriketan barna abiatzen dira orekari eutsi nahian zango-makila bitxi horien gainean. Ikustekoa…