Iñaki Urdangarin astean bitan irtengo da espetxetik boluntario lanak egiteko

0

Iñaki Urdangarin astean bitan atera ahal izango da, zortzi orduz, boluntario bezala lan egiteko.

Palmako duke ohia 2018ko ekainean sartu zen Brievako espetxean, eta handik bi hilabetera Espetxe Zuzendaritzak bigarren gradua eman zion. Auzitegi Gorenak bost urte eta hamar hilabeteko zigorra jarri zion, Noos auzian.

Horrenbestez, Espetxe-zaintzako epaitegiak Urdangarinek jarritako errekurtsoa onartu du kartzelatik kanpo boluntariotza lanak egiteko.