Pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako enpresa kudeaketa ikastaroa

0

Urola Kostako Udal Elkarteak pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako enpresa kudeaketa orokorrari buruzko ikastaro berri bat ipini du martxan.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko  hausnarketa sustatzea. Aldi berean, kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko bidean, hainbat erreminta eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Saioak irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean eskainiko dira; goizez, 09:30etik 13:30era. 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteaz gain, moduluka izen emateko.

Argibideak jasotzeko edo izen-emateko Urola Kostako Udal Elkartearekin ipini behar da harremanetan.