San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission sarira 19 pelikula aurkeztu dira

0

Aurten 19 pelikula izan dira San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek izen bera daraman sariaren bederatzigarren ediziora aurkeztu direnak.

Helburua eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan filmaketekin enplegua eta negozioa sortzen eta lurralde horien irudiaren oihartzuna lortzen duten produkzio-etxeen eta Espainiako Film Commissioneen lana saritzea da.

Bestalde, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok honako hau adierazi du: Ekonomia Bultzatzeko Ernesto Gasco zinegotziak ondorengoa adierazi du: “jada bederatzigarren ediziora iritsi gara Donostian ematen dugun sari berezi eta paregabea sustatuaz; beraz, beste behin, abian jarri dugu San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Saria, filmatutako lekuko balio kultural eta sozialak agertzen dituzten film luzeak saritzeko, horrekin kokapenaren inguruneari balioa ematen baitiogu”.

Kulturako Diputatua den Denis Itxasok ondorengoa adierazi du: “Film Commission-en egitekoa funtsezkoa da industria sortzeko eta lurralde ezberdinak eta haietako ondare eta turismo baliabideak posizionatzeko. Profesionalen lana izugarri errazten dute, kanpoko zein barneko eszenatokiak modu eraginkorrean detektatu ahal izateko tresnen eta bide publikoa okupatzeko baimenak eta bestelako administrazio-izapideak kudeatzeko sistema bizkorren bitartez. Gipuzkoan, esate baterako, adibide garbiak ditugu: Juego de Tronos, Handia edo Woody Allenen azken pelikula, Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta eskualde ezberdinen arteko lankidetzaren ondorioz. Horrek guztiak onura dakar hiriarentzat nahiz lurralde osoarentzat».