Ate Irekien astea Bilbao Kirolak erakundeko udal kiroldegietako fitness aretotan irailaren 23tik 27ra

0

Bilboko Udalak irailaren 23tik 27ra ate irekien aste bat antolatu du udal kiroldegietan dauden 11 fitness aretoetan.

Monitore batek gainbegiratu edo zuzendutuko ditu aretoetako bisitak eta dinamizazioetako parte-hartzeak. Ate irekien aste hau Bilbao Kirolak erakundeko abonatuentzat eta abonurik ez daukatenentzat da; azken horiek jarduerako ikasleren batek gonbidatu behar ditu, hau da, Bilbao Kirolakeko kiroldegi batean fitness ikastaro batean izena eman duen pertsona batek.

Lekuak mugatuta daude eta beharrezkoa da interesdun guztiek izena ematea aretora joan aurretik. Jarduera egin nahi duten kiroldegiko informazio-puntuan egin beharko dute hori.

“Ate irekien” ekimenaren helburua Bilbao Kirolak erakundearen udal kiroldegi guztietako fitness zerbitzuak ezagutzera ematea eta herritarrengan kirolerako interesa piztea da.

Fitness aretoei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago dago Bilbao Kirolak erakundearen webgunean.