Donostiak Europako Saria jasoko du bihar

0

Donostiak bihar jasoko “hiriak Europarekin duen konpromisoa eta inplikazioa” aitortzen duen Europako Saria.

Ekitaldi nagusia bihar ospatuko da. Haur, gazte eta helduez osatutako danborrada baten danbor-arradek hiriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Danborradak Alderdi Ederren amaituko du bere ibilbidea eta bertan ordezkaritzari harrera egingo dio. Egitarauaren jarduera aipagarrienetakoa izango da eta egun horretan bertan Udaleko Osoko Bilkura Aretoan 19:00etan ospatuko den Sariaren banaketa-ekitaldiaren ataria izango da. Ekitaldian hainbat herrialde ezberdinetako hamar bat parlamentariez, La Daira de Bojador bezalako hiri senidetuez eta 2016an sari bera jaso zuen Gironako alkateaz osatutako delegazioak parte hartuko du, besteak beste. Instituzio, erakunde eta kolektibo ezberdinetako ehun ordezkari baino gehiagok ere beraien parte-hartzea baieztatu dute.

Eneko Goia alkateak, Kęstutis Masiulis Europako Sariaren Azpibatzordeko lehendakariordearen eta Parlamentu Biltzarreko lehendakariordea den Joseph O’Reilly jaunaren eskutik jasoko du saria.