Donostiako Udalak gizarteratzeko ostatu-baliabideetan arreta zerbitzua emateko kontratua esleitu du

0

Bi urtez Arrats elkarteari esleitu zaio gizarteratzeko ostatu-baliabideetan gizarte eta hezkuntza areta zerbitzua emateko kontratu.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, behin zerbitzu hau esleituta, Udalari tutoretzapeko lehen etxebizitzak martxan jartzeko aukera irekitzen zaiola. Eta zehatzago esanda, 2019an lehenengo hiru etxebizitza irekiko dira, eta bertan 9 pertsonentzako lekua egongo da.

Tutoretzapenko etxebizitzak, taldeentzako etxebizitzak dira, eta baztertze arrisku altuan dauden pertsonei zuzenduta daude. Hortaz, gizarte eta arreta zerbitzua etxebizitza horietan bizi diren pertsonak gizarteratzen laguntzeko zerbitzua da, baita harrera-pisuetan dauden pertsonak laguntzeko ere – egun Donostiak mota honetako 20 etxebizitza ditu -. Lau hezitzalilek lan egingo dute etxebizitza horietako erabiltzaileekin, eta eskaintzen diren hainbat zerbitzu eskatzeko orientazioa emango diete.

Hortaz, Donostiako Udalak gizarte zerbitzuen kartera osatzen jarraitzen du.