PRUEBA
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehen gauean Gasteizen, 120 gramo marihuana aurkitu ondoren.
Gauerdi inguruan, Gasteizko Zabalgunean herritarren segurtasunerako lanetan ari ziren ertzainek gizonezko bat ikusi zuten portale bateko atea manipulatzen. Delituren bat egiteko asmotan zebilela susmatuta, agenteak gizonezkoarengana hurbildu ziren, eta marihuana usain handia zuela nabaritu zuten. Gorputz-miaketa egin ziotenean 120 gramo marihuana zituen poltsatxo bat aurkitu zioten, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu zuten.
Arrastatua atzo goizean bertan eraman zuten epailearen aurrera.