Gizon batek 30 urteko bikotekidea hil du labankadaz Madrilen

0

Atzo 18:40 aldera Madrileko Ciudad Lineal barrutian gizon batek 30 urteko bikotekidea hil zuen, 8 eta 10 urteko alabak aurrean zirela.

Adingabeetako batek deitu du larrialdi zerbitzuetara gertaturikoaren berri emateko. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, ordea, emakumea eraikineko atarian zegoen, lurrean. Bularrean eta sabelaldean labanaz egindako bi zauri zituen eta bihotz-biriketako geldialdia izan zuen.

Emakumea suspertzen ahalegindu baziren ere, tokian bertan hil da.