270na euroko isuna La Manadako hiru kiderentzat, Donostian betaurrekoak lapurtzeagatik

0

La Manadako kide diren Jose Angel Prenda Martinez, Angel Boza Florido eta Antonio Manuel Guerrerori 270na euroko isuna jarri die epaitegi baten Donostiako denda batean betaurreko batzuk osteagatik.

Lapurreta talde bortxaketa egin baino bi egun lehenago egin zuten hirurek. Epaian irakur daitekeenez, hiru gizonek ebatsitako betaurrekoak eman beharko dizkiote —gordailuan dituzte— saltokiko ugazabari eta 125 euroko kalte-ordaina eman. Betaurrekoak salgai jartzeko moduan ez badaude, beste 82 euro ordaindu beharko dizkiote jabeari.

Epaileak ebasketa delitu bat egotzi die hirurei, ezin izan baitu frogatu lapurtutako betaurrekoek 400 euro baino gehiago balio zutela.