Ertzaintzako agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, pasa den otsailean Etxebarriko etxe batean lapurreta egiteagatik.
Aurtengo otsailaren 20an, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta egin zutela Etxebarriko etxebizitza batean. Lapurra sarrerako ateko kristala hautsita sartu zen barrura, eta hainbat gauza lapurtu zituen. Bertara hurbildu ziren polizia-baliabideek kale berean beste etxebizitza bat ere aurkitu zuten leiho bat edo beste behartu izanaren zantzuekin, baina, dirudienez, lapurrak ez zuen irekitzea lortu.
Gertaera horren ondorioz Ertzaintzak abian jarritako ikerketari esker atzo, asteazkena, goizean, aurkitu, identifikatu eta atxilotu zuten ustezko lapurra Bilbon. Atxilotua 24 urteko gizonezkoa da, eta lapurreta-delitua leporatu diote.