Bizkaiako Aldundiko suhiltzaileek anfitrioi-lana egingo dute ‘Be Fire safe at School’ proiektuan

0

‘Be Fire safe at School’ proiektu europarraren hirugarren topaketa teknikoan Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak bazkide aktibo moduan hartuko du parte.

Europako Batzordearen Erasmus+ programaren proiektu bat da, suteen kontrako babesaren arloko heziketa zabaltzea helburu duena, eta Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzenduta dago.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu Ibone Bengoetxea BiscayTik-en egoitzaraino hurbildu da ongietorria egiteko proiektuari forma emateko helburua dutela gaur eta bihar bilera teknikoak egingo dituzten 7 herrialdetako 9 erakunderen ordezkariei. Bizkaian egingo den topaketa teknikoa aurreikusita dauden zazpietatik hirugarrena izango dute.