Donostiako herritarrek hiriko Kontseilu Sektorialetan parte hartzeko aukera izango dute

0

Bihartik aurrera, hilak 20, Donostiako Udalak Ingurumen, Gizarte Ekintza, Euskara, Lankidetza, Berdintasun eta Mugikortasun arloko Aholku kontseiluetan parte hartzeko epea irekiko du irailaren 26ra arte.

Organo aholku-emaile horietan bakoitzak bere izenean edo elkarteen ordezkari gisa egoteko aukeraketa zozketa bidez egingo da izena ematen dutenen artean. Interesa duenak izena eman ahal izango du, presentzialki Udalinfoko bulegoetan edo telematikoki udalaren webguneko (www.donostia.eus) bulego birtualean.

Kontseiluetako bokalak, irailaren 30ean, zozketa bidez aukeratuak izango dira.