Gizon bat hil da Basaurin, garabi batek harrapatuta

0
PRUEBA

36 urteko gizon bat hil da gaur goizean Basaurin, oinez zihoala garabi batek harrapatu ostean.

Zoritxarreko ezbeharra goizeko bederatzi eta erdietan gertatu da Basauriko Agirre Lehendakaria Hiribidean. Garabi-ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du, eta hau lurrean geratu da buruan zauri larriekin. Larrialdietako zerbitzuak berehala hurbildu dira, eta biktima artatu duen medikuak heriotza egiaztatu baino ezin izan du egin.