Gorputz-desgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasun-erronkak azaltzeko jarduerak egingo dira Bilbon

0

ONCE-k eta FEKOOR-ek herritarren artean itsuen eta bestelako gorputz-desgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasun-erronkei buruzko sentsibilitatea sortzeko asmoz, hainbat jarduera prestatu dituzte Bilbon.

Parte hartuko duten elkarteek aipatu dituzten jardueren artean, ONCEk “zentzumenen tunela” ekintza antolatu du. Bertan, parte hartu duten pertsonek bertatik bertara ikasi dute nola zorrozten diren gainerako zentzumenak baldin eta begiak estaltzen baditugu. “Zentzumenen tunelak” sentsazioak antzematera gonbidatzen gaitu, hala nola beroa eta hotza, edo entzumena baliatzera, itsuturik ibilbide bat eginez, antolatzaileek gidatuta. Helburua da egunero geure bizitzan jasotzen ditugu estimuluez jabetzea, eta gure gogoak estimulu horiek nola antzematen dituen ikasi eta harritzea, geure irudimena askatuz.

Bestalde, FEKOOR Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen jarduera ginkana bat izan da, “Irisgarritasunaren erronka” izenekoa. Helburua: herritarrak sentsibilizatzea eta irisgarritasun unibertsalaren aldeko aktibismo sozialeko sarea ehuntzea. Ibilbide honek zenbait mugikortasun-egoera simulatzen ditu, eta herritarrei eskaintzen zaie, enpatia sortzeko eta aldaketa sozialaren aldeko kanpainarekin bat egiteko, bizimodu independientea, irisgarritasun unibertsala eta aukera-berdintasuna aldarrikatuz.